1965. urteko Errenteria, hormairudian
Gernika-Lumoko Udalak XX. mendean ateratako argazki baten erreplika den hormairudia ipini du San Bartolome kalean. Hain zuzen, Mertzede ikastetxearen fatxadan ipini dute argazki hori. Anton Mintegiaren argazkia da kalean erakusten dagoena, 1965. urtean...

Gernika-Lumoko Udalak XX. mendean ateratako argazki baten erreplika den hormairudia ipini du San Bartolome kalean. Hain zuzen, Mertzede ikastetxearen fatxadan ipini dute argazki hori. Anton Mintegiaren argazkia da kalean erakusten dagoena, 1965. urtean ateratakoa. XX. mendeko 60ko hamarkadako Errenteria auzoa nolako zen ikus dezakete herritarrek. Argazkia aluminiozko xafla baten gainean inprimatu dutela azaldu du udalak, eta bere tamaina 24 metro koadrokoa da.