Txikiparkaren kudeaketa publikoa izateko mozioa ez du onartu udalbatzak
Pasileku prozesuan ateratako ondorioetan oinarrituta aurkeztu du Kultura zinegotziak mozioa eta horri buruzko txostena. Parte hartze prozesuan adostu legez, kudeaketa eredua aldatzeko eta herritar guztientzako eskuragarri den doako zerbitzu bat eskaintzea jasotzen zuen mozioak. Ume eta gazteentzako zerbitzuak mantenduz, horiek hobetzea proposatu dutHala ere, aldeko botoak baino ez dira izan, eta mozioa ez onartzearen arrazoia politikoa dela esan dute alde egin dute zinegotziek. Kontra egin dutenek informazio falta argudiatu dute, eta txosten informatiboa ere aurkeztu dutela azaldu dute mozioa babestu dutenek.
Pasileku parte hartze prozesuan izan ziren zenbait zinegotzik ere kontrako botoa eman dutela kritikatu dute kudeaketa eredua aldatzearen alde dauden zenbait gurasok.