Garagardo artean, jai giroa Amoroton
Beste urte batez, Udabirra Fest jaialdian bildu dira Amorotoko herritarrak. Hamabost garagardo mota dastatzeko aukera edukita, jai giro onean igaro zuten zapatua bertan. Orain arte, goizean ekintzarik egoten ez bazen ere, aurten, pilotak hartu du nagus...

Beste urte batez, Udabirra Fest jaialdian bildu dira Amorotoko herritarrak. Hamabost garagardo mota dastatzeko aukera edukita, jai giro onean igaro zuten zapatua bertan. Orain arte, goizean ekintzarik egoten ez bazen ere, aurten, pilotak hartu du nagusitasuna herriko frontoian. Batetik, herriko umeen pilota partidak eta Bizkaiko Esnea txapelketako finalak jokatu zituzten, eta, bestetik, Goñi IIUriondo eta UrionaZabala pilotari profesionalen partida eduki zuten. Arratsaldea, berriz, dantza tailerra egiteko eta musikagaz gozatzeko aprobetxatu zuten. Hala, goizera arte luzatu zuten eguna.