Aste Santurako 33 bisita gidatu antolatu ditu Euskal Geoparkeak
Geoparkeko arduradunek aditzera eman dutenez, Aste Santuan eta Pazko Astean «nabarmen handituko» da bisita gidatuen eskaintza. 33 proposamen aurkeztu dira: itsas irteerak, ibilbide gidatuak oinez, irteera geologikoak…, denetik egiteko aukera eg...
Mutrikuko, Debako eta Zumaiako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz, apirilaren 2tik 12ra publiko zabalari zuzendutako era guztietako jarduerak eskainiko dituzte.
Horietako batzuk Mutrikun eta inguruetan egiteko aukera dago. Apirilaren 2, 4, 6, 9 eta 11n Flyscharen ibilbidea egingo da itsasoz, eta hilaren 2, 4, 9 eta 11n, Nautilus Ikasgune Geologikoa eta zazpi hondartzak bisitatzeko aukera egongo da.
Hilaren 5ean eta 6ean, aldiz, Olatz bailara eta Mutrikuko itsas historia ezagutu ahal izango dira, hurrenez hurren.
Bisita gidatuei buruzko informazio gehiago www.geoparkea.com edota Mutrikuko, Debako eta Zumaiako turismo bulegoetan eskura daiteke.