Arrizabalaga da EH Bilduren alkategaia
Domekan egin zuen Ondarroako EH Bilduk alkategaiaren aurkezpena. Josu Arrizabalaga Badiolaren hautagaitza «aho batez» onartu zuten Kofradia Zaharrean bildutakoek aurrean, ezkerretik bigarren. Datozen lau urteetan, politika modu zabal batean egingo du...

Domekan egin zuen Ondarroako EH Bilduk alkategaiaren aurkezpena. Josu Arrizabalaga Badiolaren hautagaitza «aho batez» onartu zuten Kofradia Zaharrean bildutakoek aurrean, ezkerretik bigarren. Datozen lau urteetan, politika modu zabal batean egingo duela esan zuen Arrizabalagak, «herritik eta herritarrekin», hain zuzen ere. «Trainerua denon artean eraman behar dugu». Ondarroako EH Bilduk parte hartze prozesu bat zabaldu zuen udal ordezkariak aukeratzeko. Eta prozesu horrek «inoizko parte hartzerik handiena» eduki du. Apirilaren 11an herri programa zehazteko batzarra egingo dute.