Bemeoko saihesbideko Ganeta tunelean egin duten froga. Argazkilaria: Bizkaiko Foru Aldundia
Gaur goizean egin dute froga. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, Bermeoko babes zibileko kideek eta Ertzaintzak, koordinatuta, parte hartu dute horretan. Suteak kontrolatzeko sistemek eta aireztapeneko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko froga izan da eta «arrakastaz» amaitu dute. Hiru ordu baino gehiago iraun zuen frogak eta tunelaren barruan ibilgailu txiki batek sua hartu duela simulatu dute.
Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, sute itxura horien helburu nagusia jarduteko jarraibideak praktikan jartzea da; batez ere, suteak itzaltzeari eta pertsonak ebakuatzeari dagozkienak, tunelak dituen ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Horien bitartez, gainera, parte hartu behar duten eragile guztiek errepide berriaren ezaugarriak ezagutzen dituzte batetik, eta bestetik, tunel baten barruan larrialdi bat gertatzen bada, bertan parte hartu behar duten erakunde guztien eraginkortasuna eta koordinazioa egiaztatzeko balio du.
Bemeoko saihesbideko Ganeta tunelean egin duten froga. Argazkilaria: Bizkaiko Foru Aldundia
Sute itxura Bermeoko saihesbideko Ganeta tunelean. Argazkilaria: Bizkaiko Foru Aldundia