Agintaldiko ekintza guztiak bistaratu ditu Lekeitioko Udalak
Herritarrei lau urteko gobernu sasoian egindakoaren berri emateko asmoz, agintaldiko politika eta ekintzen laburpena jasotzen duen aldizkaria kaleratu du Lekeitioko Udalak. Aldizkariagaz batera, inkesta bat ere bidali diete herritarrei, «modu erraz ba...
Etxez etxe zabaldu duten aldizkaria Maitane Larrauri Fraile Lekeitioko alkatearen berbekin hasten da. Udal «hurbilagoa eta gardenagoa» eta «proiektu faraonikoetatik urrun, herritarren interesei eta beharrei begiratzeko agintaldia» egiten saiatu direla dio alkateak.
Lan guztia agerian
Balantze ekonomikoa egin eta udaleko gastuen berri ere eman dute aldizkarian. Horretaz gainera, agintaldiko obra nagusiak gogora ekarri, zabaldutako berdegune eta espazioen kontu eman eta arloz arlo hartutako erabakien zerrenda egin dute.
Kultur eta turismo eredu berriak, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko hartutako neurriak, hondakinak murrizteko pausoak, kirol eta berdintasun politikak, hezkuntza eragileekin sortutako elkarlanak, ondarea zaintzeko emandako pausoak, euskararen erabilera sustatzeko egindako lana, aisialdi zerbitzuaren ezarpena eta naziogintzan zein kultur aniztasunean emandako pausoak ere azaldu dituzte.