Ligako azken batel estropadak jokatuko dituzte asteburuan
Aurtengo denboraldiko azken estropadak lehiatuko dituzte Bizkaiko zein Gipuzkoako arraunlariek asteburuan. Sestaoko uretan lehiatuko dira bizkaitarrak, eta Getarian, berriz, gipuzkoarrak.Bizkaitarrentzat denboraldiko 8 eta 9. jardunaldiak izango dira;...
Bizkaitarrentzat denboraldiko 8 eta 9. jardunaldiak izango dira; hala, zapatuan eta domekan neurtu beharko dituzte indarrak. 15:00etan hasiko dituzte estropadak zapatuan, eta, 10:30ean, berriz, domekan.
Beste hainbat taldegaz batera, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko arraun taldeak ere izango dira bertan lehian; hala nola, Lekeitiokoak, Ondarroakoak, Elantxobekoak, Bermeokoak eta Mundakakoak.
Mutrikuarrek ere azken lehia izango dute zapatukoa. Horiek 10:30ean hasita egin beharko dute arraun.
Apirilaren 11n eta 12an, berriz, Bizkaiko eta Gipuzkoako batel txapelketak lehiatuko dituzte bertoko arrunlariek.