Gizon bat atxilotu dute bikotekideari irain eta eraso egiteagatik Bermeon
Joan den domekan, hilaren 22an, izan zen erasoa. Andreak, baina, eguaztenean jarri zuen salaketa. Besoan ebakuntza egin behar izan diote, eta ospitalean egon behar izan duErtzaintzak 41 urte gizonezko bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Bermeon. B...
Joan den domekan, hilaren 22an, izan zen erasoa. Andreak, baina, eguaztenean jarri zuen salaketa. Besoan ebakuntza egin behar izan diote, eta ospitalean egon behar izan du
Ertzaintzak 41 urte gizonezko bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Bermeon. Bikotekideari irain eta eraso egitea eta beso bat apurtzea egotzi diote.Segurtasun Sailak jakinarazi duen moduan, eguazten arratsaldean jarri zuen salaketa emakume batek Ertzaintzaren bulegoetan. Andrearen esanetan, bere bikotekideak eraso egin zion joan den domekan, martxoaren 22an, Bermeon duten etxebizitzan. Emakumearen arabera, domeka arratsaldean izan zen erasoa, «kaletik etxera bueltatu zirenean, beraiekin bizi den lagun bategaz».
Emakumeak Ertzaintzari azaldutakoaren arabera, etxean zeudela, gizonak eztabaida hasi zuen. Andreak haren portaeragatik galdetu zionean atxilotua haserretu egin zen. Iraindu ostean, lepotik hartu eta bultza eginda lurrera bota zuen andrea. Ondoren, besotik hartu eta tiraldi bat eman ziola salatu du, «min handia eragin baitzion». Hori guztia, gainera, andrearen semearen aurrean gertatu zela kontatu dio emakumeak Ertzaintzari. Bikoteagaz bizi den gizona tartean sartu zen.
Hiru egun ospitalean
Erasoaren ostean, andrea ospitalera joan zen, eta bertan igaro behar izan ditu hiru egun, ebakuntza egin behar izan baitiote besoan.
Herenegun arratsaldean Ertzaintzak salaketaren berri izan ostean, andrearen bikotekidea atxilotu zuten. Genero indarkeria delitu bat egin izana leporatzen diote.