Elikagaiak ondo ontziratzen ikasteko tailerra emango dute Madariaga Dorretxean
Sasoiko produktuak potoetan egoki sartzen ikasteko tailer-erakustaldia egingo dute domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Busturian. Elikagaiak gaizki ontziratzeak dakartzan arriskuak saihestea da helburua, eta Haziak-ek emango ditu horretarako argibideak.
Helduei zuzenduta dago ikastaroa, eta bi orduko iraupena edukiko du: 16:00etatik 18:00etara. Batik bat, etxean elikagaiak ontziratzeak dituen arriskuak ezagutzera ematea eta arrisku horiek gutxitzeko erabili behar den metodologia ezagutaraztea dira tailerraren helburu nagusiak.
Horretarako, kontserba bat zer den azalduko dute, eta kontserba moten inguruko argibideak emango dituzte lehenbizi. Esterilizazioaz, kontserbatzeko prozesuan egon daitezkeen arrisku mikrobiologikoez eta ontziratze prozesuan elikagaiak manipulatzeko praktika onez ere ariko dira. Gainera, erakuskera praktikoa ere egingo dute.
Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, 94-687 04 02 telefonora deituta edota
info@torremadariaga.org helbidera idatzi beharko da.