Bihar gauean erabakiko da I. Berdel Txapelketako bikote irabazlea
Alberro eta Inzaren aurka jokatuko dute finala Barandika eta Andonegik. Alberdi eta Uranga Goenagaren eta Lekerikaren aurka lehiatuko dira, hirugarren postua lortzekoMutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak adierazi duenez, bihar «sekulako ikuskizuna
Alberro eta Inzaren aurka jokatuko dute finala Barandika eta Andonegik. Alberdi eta Uranga Goenagaren eta Lekerikaren aurka lehiatuko dira, hirugarren postua lortzeko
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak adierazi duenez, bihar «sekulako ikuskizuna» egongo da I. Berdel Afizionatuen txapelketaren finalean.Bihar, gainera, jai giro politean jende asko espero dute antolatzaileek: «Moilako jaia amaitu eta gero, herritarrei Miruaitzera etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu. Partidak doan izango dira, gainera».
22:00etan hasita, afizionatu mailako punta-puntako bi bikotek jokatuko dute finala Miruaitz frontoian. Barandika eta Aitor Andonegi mutrikuarrak osatutako bikoteak Alberro eta Inzaren aurka jokatuko dute.
Finala 30 tantora jokatuko da. «Bi bikoteek ere txapelketa oso ona jokatu dute, eta txapela lortzeko lehia oso estua eta gogorra izango da», adierazi du Jon Mendizabal Danok Bateko kideak.
Hain zuzen ere, aurreko astean erabaki ziren finala jokatzeko bikoteak.
Barandikak eta Aitor Andonegik Alberdiren eta Urangaren aurka jokatutako partida 2 eta 0 irabazi eta gero sailkatu dira. Mundu mailako txapeldunak maila ona erakutsi du txapelketa osoan, eta atzelari mutrikuarrak ere ondo paper ona egin dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Alberro eta Inza, aldiz, Jon Goenagaren eta Lekerikaren aurka 2 eta 0 irabazi eta gero sailkatu dira txapela lortzeko. Era berean, hirugarren postua lortzeko lehia ere oso estua izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Berriatuko Alberdik eta Urangak osatutako bikoteak Jon Goenagaren eta Lekerikaren aurka jokatuko dute.
Partidari dagokionez, 25 tantora jokatuko da. «Finalaren modura, bi bikoteen arteko lehia oso estua izango da. Txapelketa polita jokatu dute biek ere, eta hirugarren postua lortzeko norgehiagoka gogorra espero da».