Bermeon izan den eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egingo dute domekan
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak asteon Bermeon izandako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du domekarako. Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lelopean egingo dute protesta 13:30ean, Lamera parkeko harrizko bankuan.
Eguazten arratsaldean, Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Bermeon, bikotekideari irain eta eraso egitea eta beso bat apurtzea egotzita.