Asteburuko partidagaz agurtuko du Gernika Bizkaiak denboraldia
Eguaztenean jokatu zuen Gernika Bizkaia taldeak Emakumeen Ligako etxeko azken partida. Markagailuan 77-60 jarrita hartu zituzten menpean gernikarrek Leongo (Gaztela Leon, Espainia) Bembibre taldeko neskak. Gogor egin zuten Leongo neskek, baina ezin iza...
Hain zuzen, Zaragozako (Espainia) Mann-Filter taldearen aurka neurtu beharko dira bertoko jokalariak zapatuan, Casablanca estadioan, 19:00etatik aurrera. Sailkapeneko 11. postuan dira Leongoak, 34 puntugaz; gernikarrak, aldiz, seigarren dira, lau puntu gehiagogaz. Zapatuan, beraz, Emakumeen Ligako bosgarren postua eskuratzeko lan egingo dute bertokoek.
Ez zen edonolako partida izan eguaztenekoa. Izan ere, Maloste kiroldegian jokatzen zuten denboraldiko azken partida izateaz gain, Judith Monasterio taldeko kapitaina agurtzeko eguna ere izan zen, asteburu honetakoa azken partida izango baitu.
Publikoaren babesa
Defentsaren lan aparta, joko alaia, eraso azkarrak eta ondo baino hobeto erantzun zuen publikoa hartu zituen eguaztenean Gernika-Lumoko kiroldegiak. «Aurreko guztietan bezala», Malosten bildutako herritarren babesa eta berotasuna jaso zuen Gernika Bizkaiak eguaztenean, eta hori eskertu beharrean agertu da taldea. Era berean, Peña Sakoneren sostengua ere eskertu du, «topaketa guztietan bere berotasuna, adorea eta esfortzua» eskaintzeagatik.
Hala, taldea «lan ezinhobea» egin duelakoan dago, eta hori, hein handi batean, babesa eta laguntza emandako guztiei esker izan dela aitortu dute.