Picassoren Gernika murala dagoen ingurua egokitzeko lanak hasi ditu Gernika-Lumoko Udalak. Allende Salazar kaleko gune hori handitzea da helburua. Era berean, argazkiak ateratzeko muralaren ondoan gelditzen direnen segurtasuna ere bermatu gura dute; es...

Picassoren Gernika murala dagoen ingurua egokitzeko lanak hasi ditu Gernika-Lumoko Udalak. Allende Salazar kaleko gune hori handitzea da helburua. Era berean, argazkiak ateratzeko muralaren ondoan gelditzen direnen segurtasuna ere bermatu gura dute; espaloia estuegia delako eta turistak, sarritan, errepidera ateratzen direlako argazkiak ateratzeko. 350 metro koadroko plaza egingo du udalak han, eta, horretarako, 40.300 euroko aurrekontua dauka.