Arrano arrantzale bat Urdaibain
Arrano arrantzalearen migrazio bidea tresna edo aitzakia modura erabiliz, mundu osoko hezkuntza komunitate ezberdinak elkarlanean jartzea helburu daukan
Osprey flyways linking communities proiektuaren barruan daude
Muxikako Urretxindorra eta Gautegiz Arteagako Montorre. Gaur egun Europako, Afrikako eta Amerikako 67 eskolak parte hartzen du proiektuan, eta gaur bertan proiektuaren inguruan egindako lanak, hezkuntza baliabideak eta ikus-entzunezko materialak partekatu eta aurkeztuko dituzte horietako bostek, ingelesez, Skype bidez. Hartueman hori, gainera, zuzenean ikusteko aukera emango du Gautegiz Arteagako
Urdaibai Bird Center-ek, streaming bidez.
Konferentzia horren bidez, arrano arrantzalearen inguruan jardungo dute, bakoitzak lekuan lekuko esperientzia azalduz. 15:00etan izango da bideokonferentzia, eta hemen klikatuta jarraitu ahal izango da.