Kulturarteko bizikidetza sustatzeko programa garatuko dute laster
Beste behin, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskualdeko hamairu herritan garatzeko Ekialdeko Europa, Itsaso Beltza programa antolatu du. Kulturarteko bizikidetza sustatzea eta horretan sentsibilizazio lana egitea da antolatzaileen helb...
Martxoaren 31n jarriko dute martxan Mendatan eta urtarrilaren 5ean bukatuko da Ereñon. Parte hartu nahi duenak izena herri bakoitzean eman beharko du.
Eskualdeko 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako programa da, eta bertoko herrietako udalekuen eta ludoteken bitartez gauzatu dute azken zazpi urteetan.
Aurrekoetan Asia, Amerika edo Afrika hartu izan dituzte abiapuntu, eta, oraingoan, berriz, Itsaso Beltza izango dute ardatz. Hala, bere inguruan dauden herriak (Errumania, Bulgaria, Ukrania, Errusia, Moldavia, Turkia…) bisitatuko dituzte.
Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Gernika-Lumo, Mendata, Morga, Mundaka, Muxika eta Nabarniz herrietan gauzatuko dute programa, eta udalerri bakoitzak bere ordutegi eta egunak izango ditu.