Bizkaiko justizia auzitegia
2013. urtean, maiatzean, Muxikan ama aizkorakadaka hil zuen andrearentzat 6 urteko kartzela zigorra agindu du epaileak. Hain zuzen, otsailaren 16ko data du epaiak, baina orain eman dute jaitera.
Ahozko epaiketa hasi aurretik akordio batera heldu ziren bi aldeak, eta zigorra onartu egin du akusatuak berak ere. Sententziak dio, gainera, erasoa gertatu zen momentuan emakumeak buruko gaitza zuela.
Hain zuzen, erasotzaileak antsietate krisia zuela dio kasua aztertu duen epaileak emandako sententziak; baita azpidepresio sintomak ere.