Miren Peñaren heriotza salatu dute mobilizazioetan
Miren Peña gogoan, etxe kaleratzeen kontrako protesta egin zuten astelehen iluntzean Lekeitioko Eskolapean. Ondarroan eta Bermeon ere, margotuta agertu dira Laboral Kutxako hormak. Ez da izan buruhiltzea hilketa baino eta hiltzailea hitzak erabili dit...
Bere buruaz beste egin zuen Miren Peñak domekan, bankuak hipoteka negoziatzeari uko egin eta gero, eta asko izan dira bankuaren jarrera gaitzetsezteko egindako elkarretaratze eta protestak. Potxuak Martxan, Duindduz eta LAB sindikatuak deitu zuten Lekeitiokoa. Izan ere, Miren Peña LAB sindikatuko afiliatua zen, eta Antsoaingo zein Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek egindako balo- razioak bere egin ditu sindikatuak. «Laboral Kutxak zuzeneko ardura du Miren Peñaren heriotzean, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona baten hipoteka birnegoziatzeari muzin egiteagatik». Horregaz batera lan arloa ere aipatu dute, «tragedia honen faktore funtsezkoa» dela iritzita. «Hona hemen kapitalismoaren aritmetika basatia: kaleratzea gehi etxegabetze mehatxua berdin heriotza», adierazi dute.
Hitz egiteko prest
Peñak ez zuela bankuagaz zorrik eta ez zuela ordainketetan atzerapenik ziurtatu zuen Laboral Kutxak astelehenean ohar baten bidez. Bankuaren esanetan, Peñak eskatu zuen hipotekaren zorra berregituratzeko, bankuen praktika onen kodearen arabera. Laboral Kutxak uko egin zion aukera horri, Peñak ez zituelako baldintzak betetzen. Baina negoziatzeko eta hitz egiteko prest zeudela adierazi dute banketxeko arduradunek.