Irudian, Ines Bengoa ipuin kontalaria
Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa eskainiko du barikuan, martxoaren 27an, Bermeoko udal liburutegian. 4 urtetik gorakoei zuzenduta dago saioa, eta 18:00etan hasiko da. Umeek Ines Bengoaren ipuinekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dutela nabarmendu dute. Saioa doakoa da, baina 50 umerentzako lekua baino ez da egongo.