Aranzadi elkarteak beste begiratoki bat egokitu du Urdaibai Bird Center-en
Orueta hezeguneko ikuspegi hobea ematen du begiratoki berriak, eta teleskopioak eta pantaila bat ere badauzka. Udaberrira begira ordutegi zabalagoa dauka zentroakOrain arteko begiratoki eta dorreaz gain bigarren bat egokitu du Gautegiz Arteagako Urdaib...
Orueta hezeguneko ikuspegi hobea ematen du begiratoki berriak, eta teleskopioak eta pantaila bat ere badauzka. Udaberrira begira ordutegi zabalagoa dauka zentroak
Orain arteko begiratoki eta dorreaz gain bigarren bat egokitu du Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center-ek. Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen zentroak zehaztu duenez, «betikoaren gainean» dago begiratoki berria, «eta bertatik Orueta hezeguneko ikuspegi hobeaz goza daiteke». Gainera, hezegunean dauden hegaztiak hobeto begiztatzeko aukera emateko, teleskopioez eta pantaila batez hornitu dute azpiegitura berria.Bestalde, «ingurua ezagutzeko erraztasun gehiago emateko eta ditugun altxorrak erakusteko asmoz», udaberrira begira ordutegia luzatu du Gautegiz Arteagako zentroak. Hartara, martitzenetik barikura goizez egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara arte; eta asteburu edota jai egunetan 11:00etatik 19:00tara. Astelehenetan, aldiz, zarratuta egongo da.
Begiratoki berria, ordutegi zabalagoa eta udaberria bera aitzakia ezin hobea dira zentroa bisitatzeko, eta sasoi honetako migrazioa ezagutzeko.