Errepide zati bat itxi dute Tetuan baserriaren horma bat amildu eta gero
Asteburuan egindako eguraldi txarrak hainbat arazo sortu ditu Lea-Artibai eta Mutrikuko errepide sarean; handiena atzo Mutrikun gertatu zen, Mijoa auzoan. Tetuan baserriko horma bat amildu egin zen, eta ordu batzuez GI-638 errepideko 8. kilometroko err...
Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez, gertaera goizaldean izan zen. «06:25ak aldera jaso dugu abisua. Ertzainak tokira bertara gerturatu dira, eta 10:45ak arte bertan izan dira zirkulazioa gidatzen. Ibilgailuak txandaka ibili dira pasatzen. Gerokoan, Mutrikuko udaltzaingoa arduratu da egin beharreko guztiaz».
Udaltzaingoak, ordea, eguerdi alderako dena «kontrolpean» zuela adierazi zuen. «Goizaldean ertzainak egon eta gero, goizean geu arduratu gara egin beharreko guztiaz. Makinak sartu dira, eta baserri osoa eraitsi egin dute».
Erortzeko zorian
Atzokoa ez zen izan Tetuan baserriak zirkulazioan arazoak sortu dituen lehen aldia. Orain aste batzuk ere, baserriaren zatiren bat amildu eta lanak iraun bitartean errail bat itxita egon zen.
Atzo, aldiz, aspaldiko urteotan hutsik dagoen baserriaren hormetako bat jausi egin zen, eta arazoak handiagoak izan ziren.