‘Zarautzen erosi zuen’ filmaren fotograma bat
Topaguneak antolatutako hamabigarren Laburbira film laburren zirkuitua herriz herri dabil, eta barikuan Ea izango du geraleku. Zortzi lan izango dira barikuan ikusgai, “zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizioan”.
Eskolondon izango da Karabi kultur taldeak eta udalak antolatutako saioa, 20:30ean. Emanaldiak ordu eta laurden inguru iraungo du. Emango dituzten filmen trailerrak
www.topagunea.eus webgunean daude ikusgai.