Asier Galarza, BBK Sariketan
Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketaren finalaurrekoa jokatu du gaur Busturialdeko taldeak, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Uribe Kostako taldea izan dute aurrez aurre, eta finalerako txartela jokoan. Hala ere, oriangoan ezinezkoa izan da, eta finalean egoteko aukerak ihes egin die Busturialdeko bertsolari gazteei.
Uribe Kostako sei bertsolariak salikatu dira, eta Lea-Artibaiko bertsolariak izango dituzte parez pare.
Olatz Larrinaga Caballeroren esanetara kantatu dute hamabi bertsolariek, eta Juanjo Respaldiza, Beñat Romero eta Miriam Juaristi izan dituzte epaile.
Alde txikia
Saioa, berez, nahiko berdinduta egon zen, baina, azkenean, Uribe Kostakoek lortu dituzte puntu gehien. Busturialdeko 18 urtera arteko hirukotea Eneko Aldanak, Asier Galartzak eta Lurdes Ondarok osatu dute. 18 eta 24 urte bitartekoan, berriz, Nagore Beitiak, Mikel Retolazak eta Koldo Gezuragak bota dituzte bertsoak. Lehenengo hirukoteak 179,50 puntu lortu ditu, Uribe Kostako hirukoteak lortutako 171 puntuak baino gehiago. Hala ere, 19 eta 24 urte bitartekoen artean, Uribe Kostak 237 puntu zenbatu ditu, eta 226 Busturialdeak. Beraz, puntu denak batuta, bi puntu eta erdiko aldeagatik, sariketatik kanpo geratu da Busturialdeko seikotea. Hain zuzen, 408 puntu lortu ditu Uribe Kostak, eta 405,50 Busturialdeak.
Lea-Artibai eta Uribe Kostako bertsolari gazteen arteko finala eguenean jokatuko da, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.