Oiartzun eta Berio izango dituzte aurkari Gernikak eta Bermeok
FUTBOLA // Asteburuan aurtengo denboraldiko 30. jardunaldia jokatuko dute futboleko Hirugarren mailako taldeek; horien artean, bertoko taldeek. Gernikak, esaterako, kanpoan jokatu beharko du; Oiartzunen, hain justu. Domekan izango da bien arteko lehia,...
FUTBOLA // Asteburuan aurtengo denboraldiko 30. jardunaldia jokatuko dute futboleko Hirugarren mailako taldeek; horien artean, bertoko taldeek. Gernikak, esaterako, kanpoan jokatu beharko du; Oiartzunen, hain justu. Domekan izango da bien arteko lehia, 16:00etan hasita, Oiartzungo Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari erreparatuz, partida erraza izango da domekakoa gernikarrentzat; izan ere, denboraldiko azken postuan daude gipuzkoarrak. Gernikarrak, aldiz, hirugarren dira, gaur gaurkoz. Bermeok, bestalde, Berio taldea hartuko du etxean etzi, 17:00etan. Bertokoak sailkapenean hamahirugarren daude, eta Donostikoak, berriz, zazpigarren.