I. Berdel Txapelketa finalean jokatzeko txartelak jokoan daude
Afizionatu mailako I. Berdel Txapelketako finalerdiak etzi jokatu dira Mutrikuko Miruaitz frontoian. 17:00etatik aurrera, martxoaren 28an jokatuko den finalean zeintzuk bikotek parte hartuko duten erabakiko da.Bi partida jokatuko dira; lehengo eta behi...
Bi partida jokatuko dira; lehengo eta behin, martxoaren 8ko bi bikote irabazleek jokatuko dute, eta azkenik, martxoaren 15eko bi bikoteek onena ematera irtengo dute kantxara.
Arratsaldeko lehen partidan Gernika-Lumoko Barandikak eta Mutrikuko Aitor Andonegik osatutako bikoteak Berriatuko Alberdi eta Zumaiako Urangaren aurka jokatuko dute.
Bizia eta estua
Bi bikoteek lehen partida oso onak jokatu dituzte, eta finalerako txartela lortzeko aukera ere, estua eta bizia izango da. Miruaitzera gerturatzen diren ikusleek emozioa ziurtatuta izango dute.
Finalerdiko beste partida ere antzekoa izango dela aurreratu dute txapelketaren antolatzaileek. «Guztiak ere oso partida txukunak egiten ari dira, eta ikusleak gozatzeko aukera paregabea izango du. Maila handiko puntistak daude txapelketan, eta lehiakortasuna ziurtatua egongo da».
Biarritzeko Alberroren eta Iparraldeko Inzaren aurkako norgehiagoka jokatuko dute Mutrikuko Jon Goenagak eta Gernika-Lumoko Lekerikak. Hain zuzen ere, Inzak Tolosako Arkaitz Izagirre atzelariaren ordez jokatuko du txapelketa. «Izagirrek ezin izan du txapelketan jokatzen jarraitu, eta haren ordez, Inzak parte hartuko du».
Finalerdietako partidak hiru set-era jokatu dira. Lehen bi set-ak 15 tantora jokatuko dira, eta berdinketa egonez gero, hirugarren bat jokatuko da, 5 tantora.