Antxoa asko ekarri dute
Itsaso onagaz arrain asko porturatu dute marinelek. Antxoaren prezioak nabarmen behera egin du Kalare Deuna kofradiako bentan: 1,50 euro inguruan saldu daItsaso onagaz arrain asko arrantzatu dute marinelek; batez ere, berdela eta antxoa porturatu dituz...
Itsaso onagaz arrain asko porturatu dute marinelek. Antxoaren prezioak nabarmen behera egin du Kalare Deuna kofradiako bentan: 1,50 euro inguruan saldu da
Itsaso onagaz arrain asko arrantzatu dute marinelek; batez ere, berdela eta antxoa porturatu dituzte asteon Egidazu Kaian.Atzo, esate baterako, antxoa asko ekarri zuten baxurako arrantzontziek. Bentalekuan arraina saldu eta saldu ibili ziren goiz osoan. Arrantzaleek lehen antxoa kaxak deskargatu orduko, lagina bentako pisura eraman, eta han kiloan zenbat ale zeuden zenbatzen ibili ziren. Kontaketan ere, nahikoa jende batu zen. Arrain erosleek gertutik jarraitu zuten kontaketa, eta antxoaren kalitatea hurretik hurrera ikusi nahi izan zuten, gerokoan enkantean eskaintza bat edo beste egiteko.
Sartu den antxoa, batez ere, freskorako saldu zen. Bi astean prezioek nabarmen egin dute behera. Bataz beste, 1,50-1,60 eurotan saldu da.
Jaitsieraren arrazoia arrainaren tamaina txikia eta eskariak behera egin duela izan dira. Gaztea izan da antxoa, kiloko 60-80 alekoa. Tartean tarteko, handixeago ere sartu da, eta garestiago saldu da.
Berdela ere bai
Nahikoa hurbil harrapatu dute antxoa, arrantzaleek Teilagorriak (Landetan) modura ezagutzen duten tokitik gertu; Ondarroatik bost bat orduko bidean.
Antxoaz gain, berdela ere asko arrantzatu dute; asteon 110 tona lehorreratu dituzte.
Hala ere, berdeletara dabizen arrantzaleak gutxitzen hasi dira. Izan ere, askok nahiago izan dute antxoa harrapatzera joan. «Berdela oso merke saltzen ari da, 50 zentimo inguruan eta antxoa, gutxienez, euro bat garestiago ari da ordaintzen. Antxoatara joatea askoz errentegarriagoa suertatzen da».