Uraren eguna ospatuko dute asteburuan Busturian
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Madariaga Dorretxeak hainbat ekintza antolatu ditu, Uraren Mundu Mailako Eguna ospatzeko. Aurten, ur gezaren kudeaketa jasangarria defendatzera datozela azaldu dute. Horretarako, hainbat dira astebururako z...
Egun horren harira, Surfrider Foundationegaz elkarlanean, kostalde garbiketak egingo dituzte. Zapatuan, Busturiko San Kristobal auzoko padurak garbituko dituzte, eta domekan, berriz, Plentziako itsasadarrean egingo dute hondakinen bilketa.
Aurretiazko erreserba
Asteburuko jardueretan parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena eman beharko dutela jakinarazi dute: 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta edota info@torremadariaga.org-era mezu bat bidalita.