Star Center-Uni Ferrol Galiziako taldea hartu zuten etxean atzo Gernika Bizkaia taldeko neskek, eta, emozio handiko partidaren ostean, sailkapeneko postu erosoetan jarraitzeko garaipenak ihes egin zien. Hamar hiruko sartzea lortu zuten bertokoek, baina azkenak ez zuen saskian sartu nahi izan. Partida amaitzeko 23 segundo falta zirenean, puntu bakarreko aldeagatik garaipena eskuan zuten gernikarrek; hala ere, aurkarien saskiratzeak eta etxekoen huts egiteak, galiziarrek irabaztea ahalbidetu zuten: 82-83.