'Futbolisto baten konfidentziak' kultur aretora ailegatuko dira
Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedad, Rayo Vallecano eta Real Union taldeetan ibilitako futbolaria agertokiz agertoki dabil orain, arrakasta handiz. Hainbeste urtetan «politikoki zuzena» izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzen dit...
Etx kultur taldeak antolatuta, Etxebarrira ere ailegatuko da futbolari ohia bere bakarrizketagaz. Horrela, Futbolisto baten konfidentziak entzuteko aukera izango dute etxebarritarrek barikuan, 20:00etan, kultur aretoan.