Peñas Negraseko interpretazio zentroa
Enkarterrietara irteera egingo du Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak, domeka honetan –martxoaren 22an–. Hain zuzen, Peñas Negras ingurura joango dira mendi taldekoak, eta 20 kilometroko ibilbidea egingo dute paraje horietatik.
Zugaztietan hasiko dute ibilaldia, eta Peñas Negras, La Magdalena, Pico Mayor eta Pico Menor zeharkatuko dituzte, berriro ere Zugaztietara heltzeko.
Goi Zale mendi taldekoek jakitera eman dutenez, 08:30ean aterako dira, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du taldearen lokalean (gaur, 20:00etatik 21:30era). bazkide direnek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta 10 bazkide ez direnek.