Onintza Enbeita eta Jone Uria
Martxo morie ekimenaren baitaan, bertso afaria antolatu du Gernika-Lumoko Egurre gazte mugimenduak bariku honetarako. Hain zuzen, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolariek jarritako doinuekin afaltzeko aukera izango dute gernikarrek bihar, Astran.
21:30ean hasiko da afaria, eta txartelak Ospan edota Astran eros daitezke, 12 euroan (langabetu eta ikasleek, 10 euro).