800 lagunen atxikimendua lortu nahi du Mutrikuko Gure Esku Dagok
Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek erronka berri bat ipini dute martxan. «Erabakitzeko eskubidearen alde 800 lagunen atxikimendua lortu nahi dugu», nabarmendu dute.Herriko kuadrillak, elkarteak, familiak eta banakoak euren mezua oihalet...
Herriko kuadrillak, elkarteak, familiak eta banakoak euren mezua oihaletan jartzen eta atxikimendu txartelak betetzen hasita daudela iragarri dute dinamikako kideek. «Oraingoz, 300 lagunen atxikimendua lortzeko oihalak eta txartelak banatuta ditugu, baina 800ra iristeko jende gehiagoren atxikimenduak falta zaizkigu».
Etzi, Beheko Plazan
Atxikimenduak gehitze aldera, oihal zatiak eskuan dituztela Beheko Plazan batuko dira etzi, 12:30etik aurrera.
Herritar guztiak ekimenean parte hartzera eta euren ekarpenak egitera gonbidatu dituzte. «2014an hasitako bideari jarraipena emateko herritarrek parte hartzea beharrezkoa da. Zuen zain izango gaituzue zapatuan».