'Beharsarea. net' webguneagaz bat egin du Busturialdeak
Euskarazko lana bideratzeaz arduratzen den beharsarea.net webguneagaz bat egitea erabaki dute Busturialdeko euskara eta gazteria zerbitzuek eta Behargintza Enplegu zentroek.Euskarazko lana bideratzeko Interneteko ataria da Beharsarea, doakoa, eta euska...
Euskarazko lana bideratzeko Interneteko ataria da Beharsarea, doakoa, eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraza eta eraginkorra. Busturialdeko udalak eskaintzen hasi diren zerbitzu berri horren bitartez, lan bila ari direnak eta lana eskaintzen dutenak harremanetan jartzen dituzte: «Lan bila ari direnak webgunean eman beharko dute izena, eta lan egin gura duten herria zehaztu beharko dute; lana eskaintzen dutenek, berriz, lanaren ezaugarriak eta xehetasunak adierazi beharko dituzte».
Bakoitzak bere gunea
Beharsarea osatzen duten udalerri eta mankomunitate bakoitzak bere gunea dauka Interneteko atari horretan. Bakoitzaren gunera sartuz gero, argitaratuta dauden iragarkiak ikusteko aukera eskaintzen du, eta horrez gain, berriak sortzeko aukera ere ematen du.
Baliabide horren bitartez helburu bikoitza lortzen dela diote, «enplegua bultzatzea batetik, eta euskararen erabilera eta normalizazio prozesua garatzea bestetik». Erabiltzaileek, berriz, bi baldintza bete beharko dituzte: lan baldintza duinak eskaini beharko dituzte, eta lana euskaraz izan beharko da.