Mutrikuarrek garaipenarekin hasi dute GRAVNI txapelketa
Pasa den asteburuan Euskal Ligako finalak jokatu ondoren, asteburu honetan prestigio handiko beste txapelketa bati eman dio hasiera Euskadiko Euskal Pilota Federazioak. Izan ere, 2015eko GRAVNI lehiaketa martxan hasi da. Bizkaia eta Errioxa lehiatu dir...
Zesta-puntari dagokionez, gazte mailan estreinatu dira mutrikuarrak. Joan den asteburuan izan zuten lehen norgehiagoka, eta garaile atera ziren. 35 eta 26 irabazi zioten Jon Goenagak eta Aitor Andonegik Nafarroako bikoteari, eta lehen postuan jarri dira.
Bizkaia oraindik ez da lehiaketan sartu. Markina-Xemeingo, Gernika-Lumoko eta Berriatuko eskoletako pilotariak hartuko dute parte lurraldeen arteko norgehiagokan, eta Gipuzkoa izango dute aurkari aste honetan jokatuko duten estreinako jardunaldian.
Gazte mailan Martin Gandiaga eta Jon Mandiola ariko dira, Markina-Xemeingo eskolakoak; 22 azpikoetan Roke eta Leke, Gernika-Lumokoak; eta nagusietan Antxon eta Arriola, Berriatuako eskolakoak. Berriatuan izango dute lehenengo norgehiagoka bizkaitarrek.