Lea-Artibaiko EAJren hautagaiak, herritarren aurrean
EAJk joan den barikuan aurkeztu zituen Markina-Xemeingo kontzekupean maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan eskualderako proposatuko dituen hamar alkategaiak. Kontxi Artaetxebarria (Aulesti), Pedro Mari Balenziaga (Berriatua), Jesus Iriondo (Etxebarria),...

EAJk joan den barikuan aurkeztu zituen Markina-Xemeingo kontzekupean maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan eskualderako proposatuko dituen hamar alkategaiak. Kontxi Artaetxebarria (Aulesti), Pedro Mari Balenziaga (Berriatua), Jesus Iriondo (Etxebarria), Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster), Koldo Goitia (Lekeitio), Andoni Malaxetxebarria (Markina-Xemein), Jesus Mª Anakabe (Mendexa), Jabier Artaetxebarria (Munitibar), Mª Dolores Etxano (Ondarroa) eta Ion Ander Barruetabeña (Ziortza-Bolibar) dira herri bakoitzeko batzarretan aukeratu dituzten emakume eta gizonak. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteagaz eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiagaz batera aurkeztu ziren jendeaurrean. «Lea Artibai hazi araztera datorren lantaldea» dela azpimarratu zuten.