Iker Mintegia lehenengo Enduroko lehen proban
Hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa hasi zuten domekan Zallan, tartean, Lea-Artibai eta Busturialdeko zenbait herritarrek. Lehenengo lasterketa horretan, gainera, podiumean izan zen bertoko bizilagunik; izan ere, Iker Mintegia munitibart...

Hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa hasi zuten domekan Zallan, tartean, Lea-Artibai eta Busturialdeko zenbait herritarrek. Lehenengo lasterketa horretan, gainera, podiumean izan zen bertoko bizilagunik; izan ere, Iker Mintegia munitibartarrak lehenengo egitea lortu zuen junior mailan. Iaz bigarren postuan bukatu zuen munitibartarrak Euskadiko txapelketa, eta lehenengo postuan Bizkaikoa.