ONCEren cuponazo lehiaketak 100.000 euro utzi ditu Bermeon
Joan den barikuko ONCEren cuponazo lehiaketak dirutza utzi zuen Bermeon. Hain zuzen ere, 100.000 euroko saria zuen txartel sarituak.
Erakundeak jakinarazi duenez, Lamera parkean dagoen kioskoan erosi zuten barikuko txartel saritua. Hain zuzen ere, Izaskun Larrucea saltzaileak saldu zuen txartela, eta saria eman ostean,«ilusioz beterik» joan da gaur, Lamerako kioskora berriz lanean.
Larrucea ONCE Euskadiko 2014. urteko saltzaile onena izendatu zuten iaz, «24 urte lanean egon ostean, sari potolo bat emateko irrikan nengoen», zihoen gaur «pozik» albistea ezagutu duenean.