Durangaldeari hamabi puntuko aldeagatik irabazi diote Busturialdekoek . Finalaurrekoa Uribe Kostaren aurka jokatuko dute, hilaren 24an
Kanporaketa gaur jokatu dute, Durangon, eta Busturialdekoak 18 urtera artekoetan eta 19-24 urte bitartekoetan garaile atera dira. 18 urtera artekoetan Beñat Bilbao Landa, Julen Karrion Lamikiz eta Lurdez Ondaro Maiea izan dira bertsolariak. Eta horiek 176 puntu egin dituzte; Durangaldekoek 170,50 puntu egin dituzte.
Mikel Retolaza, Durangaldearen aurkako saioan, bertsotan.
19-24 urte bitartekoetan, ostera, bertsolariak ondokoak izan dira: Asier Galarza Garai, Mikel Retolaza Etxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido. Horiek 230 puntu egin dituzte; Durangaldekoek 223,50.
Emaitza horiekin, Busturialdeko taldeak hilaren 24an Uribe Kostaren aurka jokatu beharko du finalaurrekoa, Sopelan.