Unanue Kamara Koralak 25. urteurrena ospatuko du bihar, korupoteoa eginez
Gaur egun abesbatzeko kide direnekin batera, 25 urtean abesbatzeko kide izandakoak ere parte hartuko dute ekintzan. Errepertorioa lehengo eta oraingo zuzendariek osatu duteOndarroako Unanue Kamara Koralak 25. urteurreneko ospakizuna egingo du bihar, ko...
Gaur egun abesbatzeko kide direnekin batera, 25 urtean abesbatzeko kide izandakoak ere parte hartuko dute ekintzan. Errepertorioa lehengo eta oraingo zuzendariek osatu dute
Ondarroako Unanue Kamara Koralak 25. urteurreneko ospakizuna egingo du bihar, korupoteoa eginez. Ospakizunean 25 urteetan abesbatzan parte hartu duten kantariek parte hartuko dute.Urteurrenaren harira, gaur egun Unanue Kamara Koralean daudenek aurreko urteetan abesbatzaren parte izan direnei ere ekintzan parte hartzeko gonbitea egin diete. «50 abeslari ingururi egin diegu gonbitea, eta erdiek, behintzat, parte hartuko dute», aurreratu dute Unanue Kamara Koraleko kideek.
Eguerdian hasiko dira abeslariak ospakizunagaz. Alde Zaharretik abiatuko da korupoteoa. «Errepertorioa zortzi abestigaz osatu dugu. Abesti horiek 25 urtetan abestu izan ditugunak dira».
Abestien aukeraketa gaur egun zuzendari den Estibalitz Arrizabalagak eta Yolanda Loira zuzendari izandakoak egin dute. Orain arte egin dituzten bi entseguetan, memorian gordeta izan dituzten abestiak «oso gustura eta ilusio handiagaz» abestu dituztela gaineratu dute.
Horrela ba, abeslariek eurek iragarri modura, bihar, entseguetan ikusi ezin izan dutena ikusteko aukera edukiko dute herritarrek Unanue Kamara Koralak estreinako egingo duen korupoteoan.