Udalerako proposatuko dituen hautagaiak aurkeztuko ditu EH Bilduk
Lekeitioko EH Bilduk batzar zabala egingo du domekan, 12:00etan Gazte Gunean. Herri programarako ekarpenak egiteko aukera izango dute bertan herritarrek, eta aurreko batzarraren ondoren jasotako ekarpenak eta eskariak ere ezagutzera emango ditu EH Bild...
Domekako batzarrean, gainera, hurrengo agintaldirako EH Bilduk behin-behinean udalerako proposatu dituen gizon eta emakumeen izenak emango ditu, udal zerrenda argitaratuz.
Zerrenda hori ere proposamena dela jakitera eman du EH Bilduk, eta, beraz, horretarako ere euren iritzia eman ahalko dute herritarrek, eta egiten dituzten ekarpenak jasoko dituzte.