Mus eta briska txapelketa jokatuko da Korrikaren alde
Korrikaren aldeko mus eta briska txapelketa jokatuko da etzi, 16:30ean, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Izena ematea 4 euro izango da bikoteko, eta ateratzen den dirua euskalgintzara bideratuko da.Bestalde, martxoaren 23ra arte egongo da zabalik...
Bestalde, martxoaren 23ra arte egongo da zabalik, Markina-Xemeingo denda. Udal arraindegiaren aurreko eraikinaren beheko solairuan dago aurten, eta ume zein nagusientzako jantziak eta materiala daukate bertan. Astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, zapatuetan goizez ere bai, 12:00etatik 13:30era. Domeketan bakarrik goizez.
Korrikako materiala erosteko aukera egongo da, bai eta ere Etxebarrian. Gaur bertan jarriko dute eskura, 16:00etatik aurrera.