Herritarren proposamenak batu ditu EAJk
Herritarren proposamen eta iradokizunak jaso ditu Markina-Xemeingo EAJk. Arkupean jarri zuten karpa joan den zapatuan, eta Goiko Portalean egon ziren atzo. Herritarren iritzi eta beharrak ezagutzea garrantzitsua dela adierazi zuen Andoni Malaxetxebarri...

Herritarren proposamen eta iradokizunak jaso ditu Markina-Xemeingo EAJk. Arkupean jarri zuten karpa joan den zapatuan, eta Goiko Portalean egon ziren atzo. Herritarren iritzi eta beharrak ezagutzea garrantzitsua dela adierazi zuen Andoni Malaxetxebarria Markina-Xemeingo EAJren alkategaiak. Lea-Artibaiko EAJko beste hautagaiekin batera egongo da Malaxetxebarria gaur, 19:30ean, Arkupean egingo duten Lea-Artibaiko alkategaien aurkezpenean. Itxaso Atutxa eta Unai Rementeria ere bertan egongo dira.