38 urteko gaztearen bila jarraitzen du Ertzaintzak
Martitzenaz geroztik desagertuta dagoen Enekoitz Bastegietaren bila jarraitzen zuen Ertzaintzak atzo iluntzean, egunkari hau ixterako orduan. Eguaztenean hasi zen polizia haren bila, senideek abisua eman ostean. Inguruko mendi inguruetan ari dira bilak...
Ikerketa bat zabaldu dute, eta guraso eta ingurukoen artean ere informazioa batzen ari da Ertzaintza. Izan ere, Segurtasun Sailak azaldu duenez, Bastegieta non eta nola desagertu den ez dakite, eta hipotesi eta aukera denak zabalik dituzte oraindik.
Ustez, bizikletan ibiltzera joan zen Bastegieta, martitzen eguerdian, hilaren 10ean, eta haren berririk ez dago ordutik. Denda baten jabea da desagertutakoa, eta erakusleihoan jarri zuen bizikletan ibili ondoren bueltatuko zela zioen oharra.
Alabaina, itzuli ez zela ohartuta, eta gauean dendako pertsiana zarratu gabe zegoenez, haren etxera joan ziren hurbilekoak. Atea zabalik aurkitu zuten, telebista piztuta, baina gizonezkoaren, bizikletaren eta haren ibilgailuaren arrastorik ez. Hori dela eta, salaketa jarri zuten.