Markina-Xemeingo eta Ondarroako udalek Irrizale saria jaso dute
Irrien Lagunak elkarteak sortutako 'Irria' aldizkaria zabaltzen lagundu dutenei eman diete saria. Zortzi udalek, bederatzi ikastetxek, elkarteek eta enpresek jaso dute sariaIrrien Lagunak elkarteak sortutako Irria aldizkariak Euskal Herritik sortutako ...
Irrien Lagunak elkarteak sortutako ‘Irria’ aldizkaria zabaltzen lagundu dutenei eman diete saria. Zortzi udalek, bederatzi ikastetxek, elkarteek eta enpresek jaso dute saria
Irrien Lagunak elkarteak sortutako Irria aldizkariak Euskal Herritik sortutako hezkuntza eredua bultzatzea du helburu. Euskal Herriko hainbat ikastetxe, elkarte eta udalek ere helburu horregaz bat egin zuten, Markina-Xemeingo eta Ondarroako Udalak tartean. Eta hain justu, bertoko egindako apustu horregatik jaso dute Irrien Lagunak elkarteak emandako Irrizale saria.Gaur egun haur eta gurasoei zuzendutako produktuak asko eta asko direla azpimarratu zuen Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Irrizale sarien banaketan. Batzuetan, gainera, «balio eztabaidagarrietan» oinarritzen diren produktuak direla dio Agirretxek.
Errealitate horren aurrean, Agirretxek eta haren lankideek Irrien Lagunak elkartea, www.irrienlagunak.com gunea eta Irria aldizkaria sortu zuten, «euskaratik, euskal herritarren balioetatik eta auzolanetik», eredu jakin bat sortzeko eta zabaltzeko.
Gaur egun, Irria aldizkariak 5.000 harpidedun ditu.
Guztira 25 Irrizale sari banatu ditu Irrien Lagunak elkarteak. Sariak jaso dituzten udalak ondokoak dira: Markina-Xemein, Ondarroa, Arbizu, Lezo, Oarsoaldea, Pasaia, Zarautz eta Zestoa.
Ikastetxe sarituak bederatzi izan dira: Aramaio, Baztan, Durangoko Kurutziaga, Errenteriako Bizarain eta Koldo Mitxelena, Pasaiako Karmengo Ama eta Orioko Zaragueta. Horiez gain, Egia Auzoa elkartea (Donostia), Lotura Films, Irizar eta Factory enpresak, Txatxilipurdi eta Amarauna aisialdi elkarteak, Hik Hasi aldizkaria, Albaola eta Julen Tokero diseinatzaileak ere jaso dute saria.