“Gernika-Lumo hobetzen jarraitzeko asmo sendoagaz” aurkeztuko da Gernika-Lumoko EH Bildu udal hauteskundeetara, eta Aralar ere bildu du oraingoan. Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Begoña Landak, Jose Ramon Bilbao ‘Buli’-k eta Aralarreko kide den Jon Argintxonak. Bertan eman dute jakitera EH Bilduren zerrendagaia orain arte alkateorde eta Gizarte Ongizaterako zinegotzi izan den Begoña Landa izango dela. Jose Ramon Bilbaok aurkeztu du koalizioaren zerrendaburua: “emakumea, esperientzia handikoa, taldean lan egiten ohituta dagona eta aurrera eraman nahi ditugun egitasmoak bermatzeko pertsonarik egokiena”.
Landak berak esan du EH Bildurentzat proiektuak eta ideiak direla lehentasunak, “eta ordezkari politikoen gainetik gagoz, ez alderantziz”. EH Bildu osotzen duten pretsonak egitasmo eta ideien zerbitzura jarriko direla ere esan du: “Herritarrengandik sortutako egitasmoak burutzeko tresnak gara”.
Azken lau urteetan, 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztu zuten programari jarraituz lan egin dutela esan du Gernika-Lumoko alkategiak, eta, orain, errepaso kritikoa egitea tokatzen dela. “Konpromiso berriak hartzeko sasoia da”, esan du. Hain zuzen, gizarte politikak indartu behar direla esan du, “krisia pairatzen dutenen alboan egongo gara”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.