Astelehenaz geroztik, ibilgailuentzat itxita dago Kaleandi
Ur-sarean egin behar diren hobekuntza lanak direla eta, Ondarroako Kaleandi ibilgailuentzat itxita dago astelehenaz geroztik. Izan ere, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak inguru horretan hoditeria orokorra lotzeko piezak aldatu behar ditu.Ondarroako Udalek...
Ondarroako Udaleko zinegotzi Txomin Etxaburuk jakinarazi duenez, astelehenean ziren etortzekoak Partzuergokoak, baina arazoren bat edo beste sortu zaiela eta, ez dira oraindik Kaleandira bertaratu. Hala ere, seguruenik, gaur izango direla bertan uste du ondarrutarrak, beharrezkoak diren aldaketa horiek egiteko.
Lan horiek egun batean bukatuta egotea aurreikusten du Etxaburuk; hala ere, oraindik eurak noiz etorriko zain dira. Gauzak horrela, Partzuergokoak lanak amaitzen dituztenean zabalduko dute bide hori, Etxaburuk aipatu duenez. Bitartean, ibilgailuek ezingo dute bertatik pasatu. Oinezkoak, berriz, normaltasunez igaro daitezkela esan du.