Udaletxea berreskuratzeko lanen lehenengo fasea hasiko dute
Udaletxetik Goiko Plazako kioskoraino ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxita egongo da, segurtasuna bermatu aldera. Zirkulazio aldaketak egongo dira2013ko apirileko Alde Zaharreko suteak, Bizkaiko azken 30 urteetako suterik larrienak, Bermeoko udalet...
Udaletxetik Goiko Plazako kioskoraino ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxita egongo da, segurtasuna bermatu aldera. Zirkulazio aldaketak egongo dira
2013ko apirileko Alde Zaharreko suteak, Bizkaiko azken 30 urteetako suterik larrienak, Bermeoko udaletxea «larriki» kaltetu zuen. Ia bi urte pasa ondoren, eraikina berreskuratzeko lanen lehenengo fasea abiaraziko dute asteon.Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, lehenengo fasean, eraikinaren barruaren zati bat hustuko dute, eta egitura berriaren lehenengo fasea eraikiko da. Lanok egiteko epea bost hilabetekoa dela azaldu dute. Bestalde, lanok iraun bitartean, udaletxeko aurrealdea itxita egongo da Goiko Plazako kioskoraino. Oinezkoentzat zein ibilgailuentzat zarratuta egongo da, herritarren segurtasuna bermatzeko; izan ere, udaletxearen aurrean garabia bat ezarriko dute lanak egin ahal izateko. Horren ondorioz, Alde Zaharreko zirkulazioan zenbait aldaketa egin beharko dituztela azaldu du Ormaetxeak.
Udaletxea berreskuratzeko lan horiek aseguruaren eta Bizkaiko Foru Aldundiak «aurreikusi gabeko gastuen ataletik» emandako diruagaz finantzatuko dituztela jakinarazi dute. Orain, Bermeoko Udala udaletxearen berreskuratze lanen bigarren fasea egin ahal izateko finantzazio bila ari da: «Diru hori lortzea beharrezkoa da gure udaletxeko eraikina berreskuratu ahal izateko».
Eraikin garrantzitsua
«Bere balore patrimonialagatik eta herritarrentzat toki adierazgarria» delako, Bermeoko udaletxea herrian dagoen «eraikin garrantzitsuenetarikoa» dela aipatu dute. Horregatik, hain zuzen, «behar-beharrezkoa» ikusten dute eraikina «ahalik eta arinen berreskuratzea eta martxan jartzea».
2013ko Alde Zaharreko suteaz geroztik, Bermeoko udaletxean zeuden zerbitzu guztiak Gizarte eta Kultura Etxean dauzkate herritarrek eskura: idazkaritza, alkatetza, euskara saila, langileria eta jakinarazleak bertan aurki daitezke.