Sakelekoagaz grabaketak egiteko ikastaroa egingo da
GIZARTEA // Telefono mugikorrekin bideo grabaketak eta muntaiak egiten trebatzeko ikastaroa antolatu du Mundakako Udalak, 13 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izango dira eskolak, baina parte hartu gu...
GIZARTEA // Telefono mugikorrekin bideo grabaketak eta muntaiak egiten trebatzeko ikastaroa antolatu du Mundakako Udalak, 13 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izango dira eskolak, baina parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena. Barikua izango dute horretarako azken eguna. Ikastaroa egin ahal izateko, gutxienez, hamar lagunek eman beharko dute izena. Tribisarrospeko Gazteria lokalean emango dute ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Parte hartzaile bakoitzak bere telefono mugikorra eroan beharko du.