Pilotagaz duen abilezia erakutsi du Irustak etxean
Herritar ugari bildu ziren barikuan, Munitibarko frontoian, lehen mailako pilotarien partidez gozatzeko. Eskuz binakako txapelketa jokatu zuen Retegi Bi eta Rezusta bikoteak Ezkurdia eta Zabaletaren aurka; partida 18-22 amaitu zen. Haien aurretik, hala...

Herritar ugari bildu ziren barikuan, Munitibarko frontoian, lehen mailako pilotarien partidez gozatzeko. Eskuz binakako txapelketa jokatu zuen Retegi Bi eta Rezusta bikoteak Ezkurdia eta Zabaletaren aurka; partida 18-22 amaitu zen. Haien aurretik, hala ere, herriko pilotariaren txanda izan zen. Profesionalen artean aurten debutatu duen Aitor Irustak pilotarako duen abilezia erakusteko aukera izan zuen lagun eta familiaren aurrean, Altuna III bikote zuela. Jaunarena eta Merinoren aurka lehiatu zuten, eta bi tantoko aldeagatik irabaztea lortu zuten: 20-22 izan zen azken markagailua.