Neguko konstelazioa, ikasleen eskura
La Caixa fundazioaren planetariuma ipini dute Allende Salazar ikastetxean. Dagoeneko ikasleen 42 talde izan dira bisitan, baina, guztira, 70 bat talde izango dira neguko konstelazioa erakusten duen globo barrura sartuko direnak. 1.500 ikasle inguru. Sa...

La Caixa fundazioaren planetariuma ipini dute Allende Salazar ikastetxean. Dagoeneko ikasleen 42 talde izan dira bisitan, baina, guztira, 70 bat talde izango dira neguko konstelazioa erakusten duen globo barrura sartuko direnak. 1.500 ikasle inguru. San Fidel ikastolako LHko zortzi talde izan dira planetariuma ikusten; Barrutialde institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi talde egon ziren atzo, baita Allende Salazarreko LH 6. mailako talde bat ere. Gaur eta bihar Seber Altube ikastolako LHko umeak hartuko dituzte. Ekimen horrekin, nagusienek ikasgeletan ikasitakoa indartzeko aukera izango dutela azaldu dute Allende Salazarreko arduradunek, eta txikienen kasuan, jakin-mina suspertzea dute helburu.